Proiektua / Surfing Zumaia

Surfing Zumaia Imanol Yeregi euskal surfista zumaiar ezagunak zuzenduriko proiektu berria da. Imanol surfean aritu da umea zenetik eta orain, bere esperientzian oinarrituta, aukera hori eman nahi die surfeko ohol baten gainean jarri nahi duen guztiari.

Imanol Yeregi urte luzetan aritu da munduko bazter ezberdinetan munduko surflari onenen aurka lehiatzen. Gaur egun Euskal Surf Zirkuituko garailea da (2018), eta ez dio utzi WQS zirkuituko txapelketetan parte hartzeari. Proiektu berri hau bere ibilbide profesionalarekin uztartu nahi izan du Imanolek. Hori horrela, surfeko eskola bat zabaldu eta datozen belaunaldi berriei, berak Zumaian surfa profesional mailan hobetzeko izan ez zuen aukera eskeini nahi die. 

Surfeko eskola berria Zumaian (Gipuzkoa) kokaturik dago, Itzurun hondartzaren sarreran bertan, Flysch ikusgarritik oso metro gutxira eta herriaren erdigunetik 5 minutura. Eskola honen bitartez, Imanolek inguruko gazteei, euren teknika hobetuz, surfaz ahalik eta gehien gozatzen lagundu nahi die. Hala ere, Surfing Zumaiako eskaintza ez da surf egiten dakiten gazteengana soilik mugatzen. Surfa egiten ikasi edo, besterik gabe, surf eginaz egun polit bat pasatu nahi duen edozeinentzat (bakarka zein taldean) ere aukera ezberdinak eskaintzen ditu Imanolen eskolak, eta baita stand- up paddle surf-eko zein bodyboard-eko ikastaroak ere. 

  • Black Facebook Icon
  • Black Instagram Icon
  • White Facebook Icon
IMANOL YEREGI
|