Ikastaroak eta Ibilbideak / Stand-Up Paddle Surf

Surfing Zumaiak Stand-up paddle surfaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Stand-up paddle surfa adin guztietarako ikasleei egokitzen den modalitate bat da, bakarka, familian edo lagun artean gozatzeko aproposa.  

 

Itsasoa, marea eta talde kopurua kontuan izanik, Zumaiako txoko ezberdinak ezagutzeko aukera ezin hobea da. Itzurun hondartza, Santioko hondartza, Urola ibaia edota Flysch ospetsua izan daitezke kirol hau gauzatzeko toki egokiak. 

Zumaia-Bedua

Zumaiako erdigunetik abiatu eta Beduarantz doan ibilbidea. Bisitatu itzazu Beduako meandro eta uharteak surf taula gainean Urola ibaia zeharkatzen duzun bitartean.

 

Ibilbide ederra eta aberasgarria, lagun artean zein familia giroan bertako ekosistema berezia, bertako flora eta fauna ezagutzeko aukera paregabea da.  

Itzurun-Algorri

Itzurun hondartzatik Algorrira arteko ibilbidea aski ezaguna da Zumaiara bisitan etortzen den askorentzat. Ibilbide honek Flysch-a miresteko aukera eskaintzen du, Itzurun hondartzatik abiatu eta bertako kobazuloetara hurbilduz hasiko da ibilbidea.

 

Kobazulo, harkaitz eta amildegi ikusgarriak ikusiz Algorri hondartza maitagarrira iritsiko gara stand-up paddle surf taula gainean, bertatik Deba arteko kostalde ikusgarri miretsi ahal izango dugularik.  

Santioko Hondartza

Zumaiako hondartza lasaiena da. Zumaiako kai-muturrak babesten duen hondartza da Santiokoa, eta oso gutxitan ikus ditzakegu olatuak bertan.

 

Hondartza zoragarria da familiarekin egun eder bat pasatzeko, eta baita bertan stand up paddle surfa praktikatzeko.  

Stand-Up Paddle Surf Tourrak

90 minutu/eguneko

4-6 pertsona

25 € / pertsonako

3 pertsona

30 € / pertsonako

2 pertsona

35 € / pertsonako

Pertsona 1

45 € / pertsonako

*Ikastaro guztietan honako materiala izango da: taula, neoprenoa, esperientzia duen begiralea, istripu eta erantzunkizun zibil asegurua eta instalazio berriez gozatzeko aukera (aldageletan dutxa beroak eta takilak).

  • Black Facebook Icon
  • Black Instagram Icon
  • White Facebook Icon
IMANOL YEREGI
|