Nor da Imanol Yeregi? /

Imanolek lehendabiziko olatuak bere herriko Itzurun hondartza zoragarrian hartu zituen, baina etxean bere surfa hobetzeko aukera murriztuak zirela eta, Zarautzera joateko erabakia hartu zuen. Bertan izan zuen inguruko surflari haundienengandik ikasteko aukera, Zarautzen ibiltzen baitziren, besteak beste Aritz Aranburu, Hodei Collazo edo Axi Muniain. Horrela, bere surf ibilbideko lehen garaipenak oraindik ere oso gaztea zelarik iritsi ziren eta hori ikusita, Quicksilver etxeak bere taldean hartu zuen berehala. Quicksilver etxearen bitartez izan zuen Aitor Francesena Gallorekin entrenatzen hasteko eta bere lagun mina den Natxo Gonzalez ezagutzeko aukera. Ordutik, munduan zehar punta batetik bestera ibili da Imanol surf taula besapean hartuta, munduko olaturik onenak surfeatuz eta munduko surflari onenen aurka lehiatuz.

Gaur egun, Surfing Zumaiako ikasleez gain Gipuzkoako Surf Federazioko tekniko gisa ere egiten du lan, federazioaren teknifikazio proiektua zuzentzen.

Jarraian ageri dira Imanolek lortu dituen hainbat garaipen:

IAZKO EMAITZAK - 2018

Caprica Pro mundu mailako txapelketan (WQS) lehen postua

Euskal Herriko zirkuituko irabazlea

Zarautz Pro mundu mailako txapelketan (WQS) bostgarren postua

EMAITZA GEHIAGO

2017 – Euskal Herriko surf zirkuituan bigarren postua 

(open mailan)

2017 – Euskal Herriko surf txapelketako txapelduna

(open mailan)

2017 – Espainiako Selekzioarekin Munduko txapelketan brontzezko domina (open maila)

2017 – Zarautz Pro mundu mailako txapelketan (WQS) bederatzigarren postua

2016 – Euskal Herriko surf zirkuituko txapelduna

(open mailan) 

2016 – Euskal Herriko surf txapelketako txapelduna

(open mailan)

2014 – Espainiako surf txapelduna (open mailan)

2013 – Euskal Herriko txapelduna (open mailan)​​

  • Black Facebook Icon
  • Black Instagram Icon
  • White Facebook Icon
IMANOL YEREGI
|