Instalazioak / Eskola

Surfing Zumaia surf eskolak instalazio paregabeak eskaintzen ditu, surfaren munduan murgiltzeko beharrezko material guztia, eta surfean, zein surfa nola egin erakusten urteak daramatzaten irakasleak. Guztira, 166 metro karratuko eskola da, hiru aldagela (nesken aldagela, mutilen aldagela eta ezinduentzat egokitutako aldagela) eta ariketa ezberdinak egin ahal izateko gimnasio batekin. 

 

Ikasleek 20 metro karratuko espazioa dute aldagela bakoitzean lasai eta eroso aldatu ahal izateko, eta aldagela bakoitzak dutxak, armairu pertsonalak eta komunak dauzka. Horrez gain, eskolak harrera txoko goxo bat ere eskaintzen du, ikasleek surfeko bideoez gozatu edo euren surfeko bideoak ikusi eta akatsak zuzentzeko telebista eta guzti. Gimnasioaren aldean berriz, ikasleek era ezberdinetako ariketak egiteko nahikoa leku dago, surfean egin ezin daitekeen egunetan lehorreko entrenamenduak egin ahal izateko. Espazio horretan, yogako ikastaroak ere eskaintzen ditu Surfing Zumaiak. 

  • Black Facebook Icon
  • Black Instagram Icon
  • White Facebook Icon
IMANOL YEREGI
|