Ingurunea / Zumaia

Zumaia Gipuzkoako ipar-mendebaldeko udalerri euskalduna da, Urola Kostako itsasertzean kokatua dagoena. Urola zein Narrondo ibaiak Zumaian bertan itsasoratzen dira, stand-up paddle surfa egiteko ingurune zoragarriak osatuz. Kostaldean Itzurun eta Algorri hondartzak dira Zumaiako herritarren txoko maitatuenetako bi. Bertan aurki dezakegu herriaren ikur natural nagusi bezala ezaguna den Flyscha. Flysha egitura geologiko berezi eta ikusgarria da. Hala ere, Zumaiako herriak badu beste hondartza bat ere, Santio hondartza bezala ezagutzen dena. 

Zumaiako gastronomiari dagokionean, olagarroa da herri honetako ikurretako bat. Haitzetan olagarroak harrapatzeko ohitura generazio ezberdinen artean transmititu da gaur egun arte, zumaian dagoen ohitura politenetako izatera bihurtuz. Olagarroa era ezberdinetan prestatu ohi den arren, olarru zopa da Zumaian egiten den berezitasun nagusienetakoa.

  • Black Facebook Icon
  • Black Instagram Icon
  • White Facebook Icon
IMANOL YEREGI
|